Balkoietatik egingo dituzte Loiolako jaiak
Konfinatuta egon arren, Loiolan ez dute jaietarako gogoa galdu, eta bakoitzak bere balkoitik egin ditzakeen jardueraz beteriko egitaraua prestatu dute, hilaren 9tik 13ra, hain zuzen. Askotariko jarduerak antolatu dituzte Aste Santuko jaiegunetan egiteko, hala nola, pasillo lasterketak, kartetako bakar-joko txapelketa, balkoipotea eta paperezko hegazkinen gerra. Jaiak izan arren, egunero, 20:00etan, balkoietatik txalo egitera deitu dituzte herritarrak, konfinamendua hasi zenetik egin duten moduan, sanitario eta bestelako langileen omenez. Jarraian, jaiegun hauetarako prestatu duten egitarau osoa:
Osteguna, apirilak 9:
- 11:00. Balkoia apaindu.
- 12:00. Txupinazoa.
- 13:00. Balkoipotea.
- 16:00. Siesta.
- 18:00. Bingo.
- 20:00. Txalo zaparrada.
Ostirala, apirilak 10:
- 12:00. Haur jolasak eta paperezko hegazkinen gerra.
- 18:00. Oihuka-raokea.
- 20:00. Txalo zaparrada.
- 23:00. Chillout.
Larunbata, apirilak 11:
- 13:00. Aretoko dantza.
- 14:00. Bazkari herrikoia etxean.
- 18:00. Karta bakar-joko lasterketa.
- 20:00. Txalo zaparrada.
- 20:02. Danborrada.
Igandea, apirilak 12:
- 13:00. Balkoipote elegantea.
- 16:00. Siesta.
- 18:00. Buscaminas jokoaren txapelketa.
- 19:00. Quiz.
- 20:00. Txalo zaparrada.
Astelehena, apirilak 13:
- 11:00. Pasillo lasterketa: Bost metro sprint.
- 13:00. Txapa txapelketa.
- 16:00. Siesta.
- 18:00. Arropa lehortzeko eseki txapelketa.
- 20:00. Txalo zaparrada.
- 20:02. Hiltzeraren ehorzketa.