Lehen kamera termikoak instalatu dira kutsadurei aurre egiteko
Donostiako Udalak erositako kamera termikoak instalatzen hasi dira, kutsadura foku berriak ez agertzeko helburuarekin. Lehenengo kamera Udaltzaingoaren Morlansgo egoitzan instalatu eta frogatu zen astelehenean. Datozen egunetan, Garberako suhiltzaileen parkean ere kamerak jartzeaz gain, etxerik gabeko pertsonentzat dauden egoitzetan ere instalatuko dira, hala nola, Atano IIIa Frontoian, Uba eta Ondarretako Aterpetxeetan, Abegi Etxean.
Tresna honek gorputzaren tenperatura kontrolatzen du. Horrek errazten du, alkatearen hitzetan, “pertsonen tenperatura ahalik eta ondoren neurtzea eta edozein sintoma duen jendeari arreta eskaini ahal izatea”.
Udaltzaingoaren egoitzan eta suhiltzaileen parkean jarritako kamerak behin betiko geldituko dira eraikin hauetan. Etxerik ez dutenentzat egokitutako behin-behineko baliabideetakoak, aldiz, egoera amaitzen denean, beste zerbitzutara bideratuko dira.