Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ez dute apirileko kuota ordaindu beharko
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak atzo jakinarazi zuen apirileko kuota ez diela kobratuko ikasleei. Era berean, maiatzetik aurrera, prezioak jaitsi egingo dira, eta indarrean egongo dira aurrez aurreko eskolak hasi arte. Zehazki:
- 4 euro: 0-3 urte bitarteko umeei, banda eta orkestra txiki.
- 6 euro: 4-7 urte bitarteko umeei, dantza, musika taldeak, musika hizkuntza, musika proiektuak, musika kultura helduentzat
- 10 euro: harmonia, moldaketak, irakaskuntza arauturako sarbidea, musika informatika tailerra, beste ikasgai teoriko-praktikoak
- 30 euro: instrumentuak eta bakarkako kantua
Neurri honen helburua da ikasle guztiek klaseekin jarraitu ahal izatea. Horregatik, prezio sozialak ere mantenduko dira, hala nola, familia ugarienak, guraso bakarrenak, errenta baxukoenak, eta abar.
Egun, eskolak online ari dira egiten Musika eta Dantza Eskolako irakasle eta ikasleak. Lan hori errazteko, apirilaren 20tik aurrera, klase birtualak egiteko plataforma Eskolako webgunetik egongo da eskuragarri.