Aieteko ikastetxeko ikasleek bideo bat egin dute koronabirusaren alderdi positiboak jasotzeko
Konfinamendu egoerak une zail asko dituen bezala, alderdi positibo batzuk ere bilatzeko aukera ematen du. Hori azpimarratu nahi izan dute Aieteko ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek bideo baten bitartez. Besteak beste, familiarekin denbora gehiago pasatzeko aukera, etxean gozatzeko aukera, kotxeen erabileraren murrizketa eta kutsaduraren jaitsiera, eta lasaitasuna aipatzen dituzte bideo honetan.