Donostian 577 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta
Azken datuen arabera, asteartetik asteazkenera hamaika kasu berri zenbatu dira hirian. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 566 ziren, eta duela hiru, berriz, 564.
Osakidetzak bildutako datuen arabera, Donostian 577 dira koronabirusak kutsatutako herritarrak, asteartean baino hamaika gehiago. Datu hauek atzo, asteartea, 20:00ak arte bildutakoak dira, eta beraz, kutsatuen kopurua hazi egin dela aurreikusi daiteke. Aurreko egunekin alderatuta, positiboa nahiko igo da, igandea eta asteartea bitartean bi positibo besterik ez baitziren zenbatu. Duela bi egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 566 ziren, duela hiru eta lau, 564, eta duela bost, berriz, 554.
Bestalde, Gipuzkoako ospitaleetan 43 kasu berri zenbatu dira. Donostiako ospitalean 25 pertsona ospitaleratu daude ZIUn, 71 solairuetan, eta bederatzi pertsonak alta jaso dute.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 2.800 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 2.457kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 703 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 577 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 130
- Ondarreta: 108
- Amara Berri: 76
- Gros: 70
- Amara-Erdialdea: 37
- Egia: 35
- Parte Zaharra: 32
- Intxaurrondo: 25
- Loiola: 18
- Bidebieta: 18