Intxaurrondoko Haurtxokoko haurrek irabazi dute Arte eta Giza Eskubideak ekitaldiko saria
Intxaurrondoko Haurtxokoko haurren Kurdistanetik Euskal Herrira horma-irudiak irabazi du 16. Artea eta Giza Eskubideak ekitaldiko 6 eta 8 urte arteko haurren horma-irudien sari ofiziala. Hamar haur hauen artean egin dute horma-irudia: Lina El Anbi Hanif, Anuar El Monsouri El Ouarraqy, Badr Erehymy Kassam, Aura Peña Cabrera, Julen Pascual Ruiz, Faith Toluwalase Komolafe, Fahd Chikr El Ouarraqy, Elisa Caro Saenz, Luca Biggi Gómez eta Illari Wong Villena.
Artea eta Giza Eskubideak ekitaldiak pertsona guztiek askatasunez bizitzeko eta euren bizilekua estatu baten lurraldearen barruan aukeratzeko duten eskubideari buruzko hausnarketa bat egitea zuen helburu aurten. 6 eta 18 urte arteko 2.000 haur eta gaztek hartu dute parte, eta 1.093 marrazki eta 280 horma-irudi aurkeztu dituzte.