Larunbatetik astelehenera bitartean ez da koronabirus kasu berririk zenbatu Donostian
Osakidetzaren datuen arabera, positibo kasuak ez dira igo hirian: kutsatutako donostiarrak 582 dira. Bestalde, Gipuzkoan bederatzi kasu berri zenbatu dira.
Osakidetzaren datuak, astelehenean, 20:00ak arte bildutakoak dira, beraz, kutsatuen kopurua hazi egin daitekeela aurreikusi daiteke. 682 pertsona dira Donostian koronabirusarekin kutsatutakoak. Larunbatetik astelehenera, beraz, ez da kutsaturik egon hirian. Duela bi eta hiru egun, koronabirusarekin kutsatutako donostiarrak 682 ziren, eta duela lau, berriz, 681.
Bestalde, Gipuzkoan ere jaitsi egin da kutsatuen kopurua: 2.787 pertsona zenbatu dira, bederatzi gehiago, hain zuzen. Donostia Ospitalean 65 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, 51 pertsona solairuetan, eta 14 pertsona ZIUn, hain justu. Era berean, petsona batek alta jasu du ospitaletik.
Kasu kopuru handienetik txikienera ordenatuta, Gasteiz da positibo gehien dituen EAEko udalerria 3.506 kasurekin. Ondoren, Bilbo, 3.182 kasurekin, hirugarren, Barakaldo, 876 kasurekin, eta laugarren, Donostia, 682 kasurekin.
Erkidegoko osasun eremuen araberako zerrendatzea ikusita, hala banatu dira kutsatzeak Donostiako osasun eremuetan:
- Altza-Roteta: 136
- Ondarreta: 132
- Amara Berri: 92
- Gros: 78
- Egia: 56
- Amara-Erdialdea: 43
- Parte Zaharra: 40
- Intxaurrondo: 31
- Loiola: 21
- Bidebieta: 21