Beatriz Gudamendik irabazi du Donostia Hitzetan egitasmoko saria
Konfinamenduan abiarazi zuten Donostia Turismoak eta udaleko Euskara Zerbitzuak Donostia Hitzetan egitasmoa, “bisitatu ezin gaituztenek, hitzen bidez bidaia dezaten”. Euskarazko hitz bat hiriko argazki, bideo edo bestelako euskarri digitalen batean sare sozialetan partekatzea zuen helburu egitasmoak, eta 700 donostiarrek hartu dute parte. Partaide guztien artean Arbaso-Narru esperientzia zozketatu dute (afaria, gau bat eta gosaria), eta Beatriz Gudamendik irabazi du, “Islada” hitzarekin. Era berean, #donostiahitzetan traola mantenduko dute antolatzaileek, herritarrek hitzak, argazkiak eta bideoak partekatzen jarraitu ahal izateko.