Koban taldeak 'Spacefunk' abesti berria aurkeztu du
Koban taldeak abesti berri bat zabaldu du sare sozialetan: Spacefunk. Funk eta disko erritmoak dituen abestiarekin batera, bideoklipa ere kaleratu dute, taldeko kideen aurpegiekin eta espazioko irudiekin egindako ikus-entzunezko bat, hain zuzen. Joseba Salegi taldekideak konfinamenduan zehar egin duela azaldu dute.
Elektronika eta swing talde donostiarrak Anestesia Digitala izeneko abestia argitaratu zuen martxoan, eta taldeak egindako lehen bideoklipa izan da abesti horretarako egindakoa; Larraitz Zuazok zuzendu da, eta Jone Laspiur aktorea da protagonista. Bi bideoak haien Youtubeko kanalean daude ikusgai.