Minutu bateko isilunea gorde dute udaletxean, COVID-19agatik hildakoen oroimenez
Gaur hamabietan minutu bateko isilunea gorde dute Donostiako udaletxean koronabirusak utzitako biktimengatik. Omenaldian Udalbatzak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta beste hainbat ordezkari politiko eta instituzional egon dira, baita dozenaka herritar ere. Isilunea amaitzean, bertaratuek txalo egin dute.
Datu ofizialen arabera, 49 pertsona hil dira Donostian koronabirusa dela eta.