Erakusleihoak gaztelaniaz
Aurtengo udaran izango dugun egoera aurreikusita, ez al ditugu aukerak probestuko euskararen erabileran eragiteko? Argi dago, bisitari asko bertakoak edo ingurukoak izango direla. Hau horrela, ahalegin berezia egin beharko litzateke errotulazioan eta eskaintzen diren zerbitzuetako ahoz nahiz idatzizko harremanetan
(Turismo Bulegoak, ostalaritza, establezimenduak…): menuak, foiletoak, harrera… euskara bermatua izan dadin. Erdialdeko denda gehienetan gaztelera hautatu dute hizkuntza nagusi bezala. Hona hemen Etam-en erakusleihoaren kasua.