
Udaz gozatzeko Donostiako gune nagusia da Kontxako badia, baina hori baino askoz gehiago da, askotariko istorioak gordetzen baititu. Ur azpian, esaterako, azken 500 urteetan hondoratutako hiru itsasontzi daude, eta beste hainbat objektu ere aurkitu izan dira.

COVID-19aren krisiaren aurrean, Donostiako Udalak saltoki eta ostalaritza establezimendu txikiak laguntzeko bigarren faseari ekin dio Donostia Market Plaza plataforma digitala sortuz. Kontsumo bonu batzuk jarri dituzte salgai, establezimendu horietan kontsumitzeko.

Hilaren 7an 40 urte bete dira Batallon Vasco Español talde parapolizialak Maria Jose Bravo bortxatu eta hil zuenetik eta Javier Rueda larriki zaurituta utzi zuenetik. Gertakaria ez zuten inoiz ikertu, eta ez du inork ordaindu.


Morlansen eta Loiolako Erriberan eraikiko dituzten etxebizitzen onuradunak izango dira Donostiako adindunak eta gazteak. Morlansko auzo elkarteak kezka azaldu du proiektuaren inguruan, lursail horretan auzotarrek behar dituzten kirol, aisialdi eta kultur zerbitzuak egitea espero zutelako.