Realak abonuen %20a itzuliko die bazkideei ekainaren 8tik aurrera
Realak iragarri du ekainaren 8tik aurrera hasiko direla apirilaren 11an jakinarazitako erabakia gauzatzen, hau da, abonuen %20 bazkideei itzultzen. Urteko ordainketa modalitatea duen bazkideei eragiten die honek. Zatikako ordainketa modalitatea duten bazkideek, aldiz, apirilean ordaindu behar zuten zatia ez dute ordaindu, atzeratu egin baitzaie. Zati hori noiz ordaindu beharko duten oraindik ez dute definitu klubetik, baina hori pasatzean murrizketa proportzionala ezarriko zaie.
Realetik gogorarazi dute jokalariekin adostutako soldata murrizketak ahalbidetu du hau. Era berean, datorren denboraldira begira, “partidaz elkarrekin gozatzea” da haien helburua, nahiz eta oraindik dagoen ezjakintasuna dela eta, horren inguruko erabakiak hartzea zaila den.