Donostia Sustapenak aurrez aurreko arreta eskainiko du berriz
Konfinamendua arintzearekin batera, Donostia Sustapenak Erregina Erregeordea kalean (Viktoria Eugenia antzokiaren eraikinean) dituen bulegoak ireki ditu, aurrez aurreko arreta eskaintzeko. Erakundeak ematen dituen laguntzen inguruko gaiak jorratzeko eta dagozkien agiriak eramateko daude irekita soilik. Horretarako, aurretiko hitzordua eskatu behar da telefonoz (943-48 28 00), posta elektronikoz (fomentoss@donostia.eus) edo Donostia Sustapenaren webguneko txat berriaren bitartez.
Arreta presentzialaz gain, arreta telematikoarekin jarraitzen du Donostia Sustapenak, aipatu hiru bideen bitartez. Telefonoaren kasuan, 9:00etatik 18:00etara deitu daiteke astelehenetik ostegunera, eta 9:00etatik 14:00etara ostiraletan eta jaiegun bezperetan.