Koronabirusak bete-betean jo du maiatzean eta ekainean egin ohi den triatloi denboraldia. Baina entrenatu eta txapelketetan parte hartzeaz haratago, Añorga Kirol eta Kultur Elkarteko Triatloi taldeko kideentzat elkartzeko eta ondo pasatzeko garaia izaten da. Horretan ere eragin duela azpimarratu du Julen Egaña taldeko presidenteak.
Joan den maiatzaren 19an, auzoetako jaiak bertan behera geldituko zirela jakinarazi zuen Donostiako Udalak, Aste Nagusia eta udako beste zenbait jaialdi bezalaxe. Festa horien antolakuntzan ibiltzen diren hainbat pertsona eta eragilerekin hitz egin du Irutxuloko Hitzak.