Jairik gabeko uda bat
Joan den maiatzaren 19an, auzoetako jaiak bertan behera geldituko zirela jakinarazi zuen Donostiako Udalak, Aste Nagusia eta udako beste zenbait jaialdi bezalaxe. Donostiako Festak erakundeak ohar bat helarazi zien hiriko jai batzorde guztiei, udan zehar egitekoak ziren auzoetako jaiak bertan behera utziz, irailera arte.
Erabaki horrek, jaiez gozatzen duten herritarrei ez ezik, besteak beste, jai batzordeei, auzoetako saltoki eta ostalariei, eta herri mugimenduko eragileei eragiten die zuzenean. Koronabirusak denon bizitzak hankaz gora jarri dituen garai honetan, azken denboran bizitzako udara desberdinena aurreikusten dute.
Festa horien antolakuntzan ibiltzen diren hainbat pertsona eta eragilerekin hitz egin du Irutxuloko Hitzak: Mariaje Torresekin, Donostia Festak-eko zuzendaria; Ainhoa Estebanekin, Igeldoko Ttonttorro jai batzordeko kidea; Ane Lazkanorekin, Herrerako jai batzordeko kidea; Ane Goitiandiarekin, kaiko Karmengo jai batzordeko kidea; Maider Arriolarekin, Groseko Zipotz jai batzordeko kidea; Bittor Hernandorekin, Donostiako Piratetako kidea; eta Maggie Bullen antropologoarekin.
Elkarrizketa guztiak ostiraleko astekarian izango dira irakurgai.