Egiako parkeko ingurumen baliabideen etxe eta liburutegiak ekainaren 8an irekiko dituzte
Cristina Enea Fundazioak iragarri du datorren astelehenetik, ekainaren 8tik, aurrera ingurumen baliabideen etxeak berriz ere zerbitzua eskainiko dutela. Zehazki, hango liburutegian liburuak mailegatu eta itzuli ahalko dira, baina momentuz liburutegia ezin izango da erabili bertan kontsultak egin edo egoteko. Maileguetarako, eskaera lehenagotik egin beharko da 943 453 526 telefonoan edo cristinaenea@donostia.eus-en, izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta hartu nahi den dokumentua adieraziz. Liburua jasotzera pasatzeko hitzordua jarriko dute Fundaziotik, eta 21 eguneko epea izango da itzultzeko.
Bestalde, Zikloteka Gipuzkoako Bizikletaren Dokumentazio Zentroak itxita jarraituko du, baina hango dokumentazio guztia Fundazioko webgunean kontsultatu daiteke