Hiriko hainbat lekutan egindako gehiegizko belar mozketak salatu ditu Eguzkik
Eguzki Talde Ekologistak hiriko biodibertsitatea kaltetzea egotzi dio Donostiako Udalari. Hiriko hainbat belardietan egindako soiltze lanak gehiegizkoak direla salatu dute. EHUko Carlos Santamaria zentroaren belardia jarri dute eredu. Landare eta lore ugari moztu dituztela adierazi dute.
Talde ekologistak gogoratu du, udalak landaredia mantentzea beharrezkoa dela adierazi zuela pasa den hilabetean, “pertsonentzako lagungarriak direlako”. Ordea, iritzi horrek EHUko mozketekin talka egiten duela adierazi dute. “Landare eta lore pila bat zeuden lekuan, intsektuekin batera, orain bizitzarik gabeko golf zelai bat dago”, adierazi dute.