Aurten ezin izango da San Juan bezperako surik egin

Udako gainontzeko jai guztiak bertan behera utzi ondoren, Donostiako San Juan bezperako suak debekatu ditu udalak, Jon Insausti Jaietako zinegotziak goizean azaldu duenez. Izan ere, nabarmendu du gaur egungo egoeran ez dela “aproposa” San Juan bezperan hondartzan eta gainontzeko espazio publikoetan suak egiten aritzea, “ezin delako kontrolatu osasun neurriak betetzen diren”. Beraz, Donostiako San Juan bezperako su publiko zein pribatuak aurten bertan behera gelditzen direla adierazi du eta, egitekotan, udalak Konstituzio plazan egiten duen sua egingo dutela soilik, “segurtasun neurri guztiak betez”.