Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egin dute
Uztailaren 12an izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta hauteslekuetako mahaikideen zozketa egin du gaur goizean Donostiako Udalak.
Hauteskundeetan botoa emateko Donostiako hautesle errolda udalaren webgunean kontsultatu daiteke. Webgune horretan hiritarren erroldaren inguruko informazioa eskuratzeaz gainera, botoa emateko pertsona bakoitzari dagokion hauteslekua, mahaia eta helbidea kontsultatu daitezke. Gainera, kontsultak botoa eman behar den hauteskunde eskola eta herritarrak mahaikide moduan izendatuak izan diren ezagutzeko aukera ematen du.
Datuak kontsultatu ahal izateko NAN zenbakia eta jaiotza data sartu behar dira galdetegian.
Mahaietako kideen hautaketaren alegazioak egin ahalko dira Donostialdeko Hauteskunde Batzordean. Udalak jakinarazi duenez, izendatuak izan diren mahaiko kideak ordezkatuak izan daitezke, beti ere ordezko pertsona hauteskunde eskola berekoa baldin bada. Ordezkapena Donostialdeko Hauteskunde Batzordeari hauteskunde eguna baino lehen jakinarazi beharko zaio eta honek onartu beharko du.
Horretarako bulegoetara joan daiteke, Teresa de Calcuta plazaren 1 zenbakian, eta telefonoz deitu daiteke 943-00 07 28 telefonora. Halaber, 943-00 07 02 faxera eta alegaciones-JuntaElectoral-Donostia@justizia.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.