Ekain arte galeriak 'Sua' erakusketa inauguratuko du ostiralean
Koldobika Jauregi eta Elena Cajaravillek artistek elkarrekin sortu duten Sua erakusketa estreinatuko du Ekain arte galeriak. Hilaren 19an egingo dute inaugurazioa, 18:00etan, eta irailaren 15era bitarte iraungo du.
Sua da erakusketaren inspirazio iturria, eta Alkizan bizi den artista bikoteak azken garai hauetan sorturiko arte lanak jasotzen ditu. Koldobika Jauregik bilduma eskultoriko berri bat sortu du, eskulturak eta paper lanak erabiliaz. Elena Cajaravillek, aldiz, zuntz eta ehun naturalak erabiliaz eta zilar harribitxiaz sortutako arte lanak osatu ditu.