Hamabost minutuko bisitak egingo ditu Euskal Itsas Museoak
Hilaren 2an ireki zituen ateak Euskal Itsas Museoak udako programa berrituarekin. Orain Mikromuseoak egitasmoa aurkeztu dute eta Piztu Museoa! programarekin bat egingo du. Hamabost minutuko bisitak antolatu dituzte, hitz gutxitan eta talde murriztuetan, Elkano. Lehenengo Mundu Bira erakusketa eta Musealiak gunea ezagutzeko.
Hilabete honetan, Mikromuseoak egitasmoa Musealiak gunearekin abiatuko dute. Gordailuko bildumetako brontzezko kanpai bat da, erabilera arrunteko objektu baten bidaiaz jabetzera ahalbideratuz. Horrez gain, Piztu Museoa! programapean, Euskal Itsas Museoak askotariko publikoari egokitutako jarduerak eskainiko ditu. Kanpoko jarduerak izango dira, formatu murriztuetan eta bisitak nahierara.
Museoa bera, baita bisita zein jardueren formatuak, osasun larrialdi egoeraren aurrean, segurtasun irizpideetara eta prebentzio neurrietara egokitu dituzte.