Zer ari dira prestatzen Herrerako jaietan?
Luisitak Herrerako jaietan zerbait antolatzen ari direla iragarri du. (Argazkia: Herrerako jaiak) Koronabirusaren krisiak Donostiako auzo guztietako jaiak bertan behera utzi ditu, baina Herreran zerbait antolatzen ari direla iragarri du Luisita pertsonaiak. Birusa heldu aurretik, Herrerako jaiak ekainaren 12tik 23ra ziren ospatzekoak, eta Facebook sare sozialean argitaratutako bideo batean Luisitak iragarri du “distantzia ekintzak” antolatu dituztela, eta auzotarrak jaietako zapia eta kamiseta jantzita parte hartzera animatu dituzte.
https://www.facebook.com/herrerakojaiak/videos/2041591125973245/

