Herrerako jaiak, iruditan
Ostiralean hasi ziren Herrerako jaiak eta bihar amaituko dira, San Joan bezperako trakarekin. Aurtengo egitaraua beste urteetan baino motzagoa izan da, eta koronabirusak sortutako egoerara egokitu behar izan dute, jarduera asko etxetik eginez. Hala ere, balkoiak apaindu, auzoa musikaz bete, paella jateko eta poteora ateratzeko aukera ez dute galdu aurten ere. Hona hemen koronabirusaren egoerara egokitutako Herrerako jaietako irudi galeria, Herrerako jai batzordeak osatutakoa, auzoko bizilagunek bidalitako irudiekin.


















