Sara Zozayak bigarren lan laburra argitaratu du
Bost kantuko (I) lan laburra plazaratu du Sara Zozaya donostiarrak. Banaka eta pixkanaka aurkeztu ditu abesti guztiak plataforma digitalen bidez. Azkenik, osorik entzun eta formatu fisikoan eskuratu daiteke. Duela bi urte kaleratu zuen III estreinako disko laburra, eta soinukera berriak landu ditu lan berrian. Luxuzko kolaboratzaile bat ere badu. Benito Lertxundik Benetan kantuan parte hartu du.
Sarean entzungai daude kantu guztiak. Hauxe duzue, Bat kantuaren bideoklipa.
Bakarkako bidea hasi bazuen ere, Zozaya Nerabe taldeko abeslaria ere bada. Une honetan, ordea, ibilbide pertsonalari eman dio lehentasuna.
IRUTXULOKO HITZAk Zozaya eta Elena Setien elkartu eta elkarrizketatu zituen iaz.


