Saharako errefuxiatuen egoera hobetzeko ekarpenak egiteko eskatu dute
(Argazkia: Donostiako Udala) Sahararen aldeko elkarteak Donostiako Udalarekin elkartu dira COVID-19ak saharar errefuxiatuengan izan dituen ondorioen berri emateko. Eneko Goia alkateak eta Duñike Agirrezabalaga zinegotziak elkartu dira Saharako ordezkariekin.
Saharako Ilargierdi Gorria elkarteak ekarpenak egiten dituzten herrialdeei ohartarazi diete errefuxiatuen egoera hobetzeko laguntzak premiazkoak direla. Horrela ere, elkarteak azaldu du koronabiruasak eragindako osasun krisiari aurre egiteko plan integral bat jarri zutela abian. Besteak beste, gertuko herrialdeekin mugak itxi ziren. “Wilayenarteko, eta hauen eta Saharar Errepublikako lurralde liberatuen arteko mugimenduak geldiarazi ziren; haimetan geratzeko agindua eman zuten; bilerak eta pertsonen arteko bilkurak debekatu ziren; eskolak itxi egin ziren; eta ahalik eta langile gutxienekin eguneroko bizitzarako beharrezkoak ziren zerbitzuak bermatzeko, langile kopurua murriztu zuten”, azaldu dute.
Ordea, mugen itxierak, kanpoko laguntza jaso ez izanak eta merkataritza eta ekonomia jardueren jaitsierak ondorio nabarmenak eragin ditu. “Azpimarratu behar da, haurdun dauden eta bular-emaile diren emakumeen artean, anemia-tasa %73 baino altuagoa dela, 5 urtetik beherako umeen desnutrizioa %25era iritsi dela eta diabetesa eta tentsio arazoak dauzkaten pertsona helduen kopuruak ere gora egin duela. Koronabirusa prebenitzeko herri honek duen premiazko beharra 5 milioi eurotara iristen da; %18 urarentzat, %37 osasun beharretarako eta%45 elikadurarako”.
Horiek horrela, laguntza kontu korronte zenbaki honetara egiteko eskatu dute: ES 7530350080940800048015. Kontzeptua Pandemia eta onuraduna Jaima elkartea.

