Doka jendaurreko emanaldiekin hasiko da ostiralean
Normaltasun egoera berrira egokitu da Antiguako Doka aretoa. Ostiralean, hilaren 26an, berriz ere jendaurreko emanaldiekin hasiko dira, koronabirusaren ondorioz programazioa bertan behera utzi ostean. Usurbilgo Mihise hirukoa ariko da zuzenean, 20:00etatik aurrera, eta kaleratu berri duten Kronik@ lehen diskoa aurkeztuko dute. Osorik entzun daiteke hemen. Taldeko kideetako bat, Beñat Urteaga baxu jotzailea, donostiarra da.
Edukiera mugatua izango du aretoak, eta 60 bat pertsonek eserita gozatu ahal izango dute zuzenekoaz. Sarrerak agortuta daude. Doka eta Balio dute zigiluaren artean antolatu dute kontzertua.