Bertso saioa egingo dute Ciudad de San Sebastian katamaranean
Maialen Lujanbio eta Sustrai Kolinak bertso saioa eskainiko dute Ciudad de San Sebastian katamaranean datorren uztailaren 5ean, igandean. 13:00etako bueltan izango dira bertsolariak, eta 18 euroko kostua du, edari bat barne.
Bertso saioaz gain, aisialdiari eta kulturari lotutako hainbat egitasmo antolatu ditu katamaranak udarako. Asteazkenero, 19:00etako bisitan Iker Lauroba zuzenean abesten arituko da, eta ostegunetan pintxo-botea izango da. Azken hau Parte Zaharreko hainbat tabernekin elkarlanean egiten ari dira.