
Istripu bat izan da Txomiñenea auzoan, eta pertsona bat zaurituta eraman dute ospitalera. Lekukoek azaldu dutenez, 16:30ak aldera gertatu da istripua: inguruko lanetako Dumper makina bat Aintzieta pasealekutik Martutenerantz zihoan, eta atzetik zuen motor bat aurreratzen hasi zatzaio, justu Dumper makinak ezkerrera egin duenean. Ondorioz, Dumperrak motorra harrapatu du, gidaria lurrera botaz. Lekukoen arabera, motorraren gidaria lurrean botata gelditu da, eta Ertzaintza, suhiltzaileak eta bi anbulantzia –horietako bat ZIU mugikorra– bertaratu dira. Azkenean, 17:00ak aldera, errepidea libratu eta gidaria ospitalera eraman dute anbulantzietako batean, larriki zaurituta.
Informazioa jaso ahala, albistea berritzen joango da IRUTXULOKO HITZA.