Momentu zailetan ere, euskaraz
Egun, une zailak bizi ditugu eta atal honetan heriotzaren aurrean euskaraz artatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Heriotza hiritarren alde pertsonalenari lotzen zaio, eta horrek hurbiltasuna eskatzen du. Horregatik zoriondu nahi dugu Memora, Polloeko hileta zerbitzu enpresa, etxeetara banatu dituen esku orriak euskaraz jaso ditugulako. Halako momentu mingarrietan, ama hizkuntza edo lehenetsitakoa bermatzeak garrantzi handia du.