Ibaeta Basketek Ane Esnal jokalaria fitxatu du
Ane Esnal 19 urteko eta 1,70 metroko altuerako jokalari antolatzaile donostiarrak Ibaeta Basketen jokatuko du 2020/2021 denboraldian, eta taldeko hirugarren gipuzkoarra da. Taldeak bederatzi jokalari ditu dagoeneko hurrengo denboraldirako: Lara Gonzalez, Joyce Cousseins-Smith, Laura Garcia, Mehryn Kraker, Maria Eraunzetamurgil, Julia Gladkova, Toch Sarr, Ane Esnal eta Meiya Tirera.
Esnalek Bera Beran jokatu zuen 2017/2018 eta 2018/2019 denboraldietan, baina Azu Muguruzaren taldearekin entrenatzen zuen astean bi aldiz, eta hainbat deialditan sartu zen. Lehenengo denboraldian Ligako partida batean egin zuen debuta, eta bigarrenean Kopa ere jokatu zuen. Azken denboraldian Amerikako Estatu Batuetako Eastern Wyoming College unibertsitatean jokatu du, han izan baita erizaintza ikasten.
Donostiarra pozik agertu da Ibaeta Basketekin fitxatu ondoren, eta adierazi du gogoz dagoela taldeko beste antolatzaileekin postuarengatik borrokatzeko, baita haiekin ikasteko ere.