Realak Nuria Rabano jokalaria fitxatu du
Realak Nuria Rabano 21 urteko jokalari gaztea fitxatu du 2020/2021 denboraldirako. Rabano galiziarra da, eta aske iritsi da Deportivo Abanca taldetik; 2022. urtera arteko kontratua sinatu du. Jokalari galiziarrak iazko denboraldian egin zuen debuta lehenengo mailan, eta denboraldiko atzelari esanguratsuenetako bat izan zen.
Rabano fitxaketarekin pozik eta jokatzen hasteko gogoz agertu da, eta talde txuri-urdinera “oso ondo” egokituko dela nabarmendu du.