La Bodeguilla tabernak emakumezkoen txirrindularitza taldea osatu du
Pasa den igandean egin zuen lehen irteera Amarako La Bodeguilla tabernaren emakumezkoen txirrindularitza taldeak. Goizeko 9etan geratu ziren, eta hasiberrien maila egin zuten; ibilbide motza eta erraza. Helburua, berriz, ondorengoa dela diote: “tragoa eta pintxoa”. Maiatza bukaeran iragarri zuten tropeltxoa osatzeko asmoa zutela.
Gaur, asteazkena, bigarren irteera egingo dute. Tropeltxoarekin bat egin nahi dutenek La Bodeguillarekin jarri daitezke harremanetan. “Etorri nahi duenak telefono zenbakia pribatutik pasatzea, mesedez”, adierazi dute Instagramen.