Santa Klara uharteko "ingurumen erasoak" salatu dituzte bideo baten bidez
Parkea Bizirik Kukulunbera naturzale elkarteak Santa Klara uhartean egiten ari diren lanak salatzeko bideo bat zabaldu du. Uhartea eta itsasargiaren ingurua bisitatu duten pertsonek helarazitako irudiak jasotzen ditu. “Diruaren hooliganek Donostiako Santa Klara uharteko natura eta itsasargia sakrifikatzen dituzte turismo industriaren interesen arabera antolatzeko”, adierazi dute.