Etxadi kiroldegia berriz ireki dute, atzemandako koronabirus kasua negatiboa dela baieztatu ondoren
Aieteko Etxadi kiroldegia itxi egin zuten astelehenean, koronabirusak kutsatutako langile bat atzeman ondoren. Ostiralera arte itxita mantentzea aurreikusten zuen udalak, baina koronabirus kasua negatiboa dela baieztatu dute, eta, beraz, abiarazitako protokoloa bertan behera utzi dute, baita kiroldegia berriz ireki ere.