Donostia Festibala datorren urtera arte atzeratu dute
Aurten ez da Donostia Festibala jaialdia egingo, eta datorren urtera atzeratu dute. Hain zuzen, 2021eko irailaren 18an eta 19an izango da, Donostiako hipodromoan. Aurtengo jaialdian musikari ezagunek parte hartu behar zuten; Kase.O, Los Chikos del Maiz, Lola Indigo, Don Patricio, Fernandocosta eta Dellafuente, besteak beste.
Edukiera handiko ekitaldiak arautzen dituen legedi berriarekin, ezinezkoa da aurten jaialdia hipodromoan egitea, antolatzaileen aurreikusi moduan. Horregatik, hamargarren Donostia Festibala datorren urtera atzeratu dute. Sarrera erosi dutenek mantentzeko aukera dute, balio bera izango dutelako hurrengo urtean. Dena dela, joan ezin dutenek eta sarrera itzuli nahi dutenek uztailaren 31ra bitarte dute horretarako aukera, www.donostiafestibala.com webgunean.