Sanni Franssi aurrelaria fitxatu du Realak
Realak Sanni Franssi aurrelari finlandiarra fitxatu du datorren denboraldirako. 2022ko ekainera bitarteko kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin. Abiadura handiko jokalaria da, eta baloiarekin ondo moldatzen dela adierazi du Realak.
Franssik 25 urte ditu eta ibilbide bikaina egin du nazioarteko futbol ligetan. Danimarkako Fortuna Hjorring taldetik dator, eta Juventus, PK-35 Vantaa eta Zurich futbol klubetan ibilitakoa da.Era berean, 38 jokatu du Finlandiako selekzioarekin.
Mediku azterketa egin ostean, txuri-urdin gisara lehen adierazpenak egin ditu Franssik: “Oso pozik eta hunkituta nago. Ohorea da niretzat klub handi honekin sinatzea”. Asteartean denboraldi-aurrea hasi nahi du aurrelari finlandiarrak, eta bere esku dagoena ematen ahaleginduko dela esan du.