Abuztua Donostian programa aurkeztu du udalak
Donostia Festak sailak Abuztua Donostian izeneko programa prestatu du, eta gaur goizean aurkeztu dute. Abuztuaren 8tik 31ra bitarte kultura eta kirol arloko jarduerak egingo dituzte hiriko hainbat lekutan. Ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan eta edukiera murriztuaz. Izan ere, COVID-19ari aurre egiteko osasun eta segurtasun arauak bermatuko dituzte.
Aste Nagusia bertan behera utzi ostean, udalaren ordezko proposamena da. IRUTXULOKO HITZAk larunbatean aurreratu zuen behin-behineko programazioa. Behin-betikoa, berriz, lotura honetan topatuko duzue.
Informazio guztia eta gonbidapen eskaerak sortu duten webgune berezian egin ahalko dira, abuztuaren 3etik aurrera.