Mundaiz kalea itxiko dute AHTaren geltoki berriaren lanak direla eta
Bihar, asteartean, Mundaiz kalea itxi egingo dute, 18 eta 24 zenbakien artean, AHTaren geltoki berriaren lanak direla eta. Mundaiz eskolako autobusak Federico Garcia Lorca pasealekutik igaro beharko dira, Deustoko unibertsitatera sartzeko bide beretik. Itxiera honek bi urteko iraupena izango du.
Honez gain, Maria Dolores Agirre kalea eta Kalkutako Teresa plazak elkartzen diren puntuan 950 metro karratu hesituko dituzte, materiala pilatzeko eta obraren kanpalekua kokatzeko.