Dbusek zerbitzuak gehituko ditu larunbatetik aurrera
Dbusek zerbitzu gehienak ohiko maiztasunera itzularaziko ditu abuztuaren 1ean, larunbata. Hala ere, linea batzuek ez dute zerbitzurik izango oraindik: 39-Urgull eta 43-Anoeta-Igara lineak guztiz erabilgabe egongo dira, eta 26-Amara-Martutene linea oraindik ez da 27 poligonora iritsiko.
Covid-19 pandemiak sortutako egoera dela eta, Dbusek zerbitzuak asko jaitsi zituen, eta normaltasun berrian zerbitzua guztiz berrezarri gabe egon dira orain arte. Hau dela eta, hainbat auzotako bizilagunak kexu ziren, hala nola Morlansekoak. Kurpil sindikatuak deituta, uztailaren 10ean elkarretaratze zaratatsua egin zuten udaletxean.