Pandemia garaian emozioak adierazteko postalen proiektua aurkeztu dute
Donostiako Udalak 2020 Postalak egitasmoa abian jarri du, Donostia Lagunkoiaren eta Osasuna Sustatzeko udal zerbitzuaren bidez. Pandemia garaian emozioak adierazteko postalak dira. Tabakalerarekin, Emausekin eta Gipuzkoako Itxaropenaren telefonoarekin batera sustatu dute.
Pertsona anonimoek egindako postalak dira, eta horietako bakoitzak COVID-19 pandemia garain izandako sentimenduak, emozioak eta sentsazioak adierazten ditu. Parte hartu nahi dutenek, lehenik eta behin, postal bat egin edo erosi beharko dute. Ondoren, bertan nahi dutena idatzi, marraztu edo adierazi. Azkenik, Tabakalerara bidali beharko dute irailaren 15a baino lehen. Parte hartzen dutenek postal bat bidali eta beste bat jasoko dute.