Loiola Got Talent lehiaketa birtuala 17:30ean hasiko da
Joan den urtean arrakasta izan zuen Loiola Got Talent lehiaketa berriz antolatu du jai batzordeak aurten ere. Egoerari moldatuta, Loiolako Jaien Youtubeko kanalean emango dute zuzenekoan, eta etxean ikusi ahal izango da.
Nahiz eta osasun-larrialdi batean egon, Loiolako Jai Batzordeko kideek jaien egutegia aurrera ateratzea lortu dute, zailtasunak zailtasun. Gaur hasi dira jaiak, eta igandera arte hainbat jarduera eta ekitaldi Youtubeko kanalaren bitartez emango dituzte.
Loiola Got Talent lehiaketa zuzenean jarraitzeko, sartu ondorengo estekan:
https://www.youtube.com/watch?v=haSdFEP4Byo&feature=youtu.be