Easo kalea itxiko dute ostegun goizean
San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak direla eta, Easo kalea itxiko dute bihar, ostegunean, 7:30etik 14:30era, oinezko, bizikleta eta ibilgailuentzat. 41. eta 45. zenbakien artean izango da itxiera, eta lanak lehenago bukatuz gero, kalea ere lehenago irekiko dute. Bitartean, ibilgailuak Lizarra kaletik desbideratuko dira Aldapetarekin bat egin arte, eta handik Easo kalera sartzeko aukera izango dute. Oinezkoek, ordea, Urbieta kaletik joan beharko dute, baina Easo kaleko 41. eta 43. zenbakietako udal eraikinetarako sarbidea baimenduta egongo da.