Martin Merquelanzek 2025era arte luzatu du kontratua Realarekin
Denboraldi bikaina egin du Martin Merquelanz jokalari irundarrak bigarren mailako Mirandes taldean, eta Realak 2025 urtera arte luzatu dio kontratua. Abuztuaren 14an hasiko dituzte Imanol Alguacilen jokalariek denboraldi-aurreko entrenamenduak, eta Merquelanz bertan arituko da.
Egun oso polita dela adierazi du Merquelanzek, eta ahalik eta minutu gehien jokatzeko dena emango duela gehitu du: “Lan askoren eta lesioen ondoren, kontratua berritzea oso garrantzitsua da niretzat”, adierazi du.
Irungo hegalariak 15 gol sartu ditu bigarren mailan, partidako 0,42, eta 39 driblin egin ditu, 1,08 partidako. 170 errekuperaketekin, bataz bestekoa datu esanguratsua da, 4,72, nahiz eta galdutakoak gehiago diren, 496 (13,78 partidako).
Joan den denboraldian Merquelanzek bi norgehiagoka jokatu zituen Realaren aurka, Errege Kopan. Bi partidak osorik jokatu zituen 25 urteko hegalariak, baina ez zuen golik egiterik lortu, eta Mirandesek finalerdia galdu egin zuen.