Pandemiaren ostean ikuskizunetako eta ekitaldietako langileen egoerak okerrera egin zuela ikusita, ekainaren 23an Teknikariok sindikatua sortu zuten sektoreko langileek. Abuztuaren 8an egindako elkarretaratzean beharginen egoera prekarioa salatu dute, eta erakunde publikoei negoziazio-mahaia sortzeko egin zieten eskakizunaren erantzunen zain daudela adierazi dute.