Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea sinadurak biltzen ari da, Eusko Jaurlaritzari kaiaren eta Nautikoaren erabileraren inguruko bilera bat eskatzeko
Eusko Jaurlaritzak azken asteotan herritarrek kaiari ematen dioten erabilera eragozten duten hainbat neurri hartu dituela deritzo Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak, hala nola, Nautikoko eskailerak itxi izana. Egoera horren aurrean, konponbidea bilatu behar dela uste du auzo elkarteak, eta bilera bat eskatu nahi diote Eusko Jaurlaritzari, gaiaren inguruan hitz egiteko eta adostasun batera heltzeko. Horregatik, bilera hori eskatzeko helburuarekin, sinadurak biltzen ari dira. Egitasmoa babestu nahi izanez gero, hemen sakatuta sinatu daiteke eskaera.