Pirata Setioa bideo batean laburbildu dute Donostiako Piratek
Donostiako Piratek lortu dute aurten ere jai herrikoiek hirian presentzia izatea, eta maskara jantzita izan bada ere, Donostia abordatu dute beste behin. Koronabirusak eragindako krisia dela eta, zerotik hasitako plangintza egin dute piratek, eta egun bakarreko egitarau xume baina indartsua gauzatu dute Trinitate plazan. Pirata Setioa izenburupean eta Oztopo adina ezpata ditugu lelopean, astelehenean, hilaren 10ean, egun osoko egitaraua izan zen Parte Zaharreko plazan: haurrentzako ikuskizuna, kontzertua, bertso musikatuak eta Izan Pirata dokumentalaren proiekzioa.
Horretaz gain, joan den larunbatean, hilaren 8an, jai herrikoien aldeko manifestazioa egin zuten, hainbat auzotako jai batzordeekin batera. Bestalde, Pirata Setioaren egunean bertan, abordatze sinbolikoa ere egin zuten. Enbata Pirata inoiz baino laburragoa izan da aurten, baina egoerara moldatzen jakin dute, eta bizipen horiek guztiak bideo batean laburbildu dituzte: