Realak 3-1 irabazi du denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa Logroñesen aurka
Willian Joseren gol bati eta Porturen beste biri esker, Realak 3-1eko markagailuarekin Logroñes garaitzea lortu zuen larunbatean. Lehen zatiko hirugarren minutuan Porturi penaltia egin zioten, eta Willian Josek bota zuen penaltia lehenengo gola markagailura igotzeko. Lehen zatiaren amaieran Andoni Gorosabeli egin zioten penaltia, eta Portu izan zen botatzeko ardura hartu zuena. Baloia sareratu zuen, eta atsedenaldira 2-0eko markagailuarekin joango zirela zirudienean, Portuk Realaren hirugarren gola egin zuen. Bigarren hasieran Isakek aukera ona izan zuen, baina hortik gutxira Logroñesi penaltia egin zion Realak. Andyk sartu zuen penaltia, eta markagailua ez zen gehiago mugitu partida amaitu arte.
Berrikuntza askorekin jokatu zuen Realak lehenengo zatian: atean Zubiaurrek jolastu zuen, Zubeldiak defentsan jokatu zuen eta Roberto Lopezek debuta egin zuen lehenengo taldearekin. Mirandesen urte batez utzita egon ostean, Guridi hamaikakoan egon zen. Joan den denboraldian Guridiren taldekidea izan zen Sagnanek jokatu zuen bigarren zatian, eta Djouahra eta Blasco izan ziren azken 45 minutuetako berrikuntza nagusiak.