Distantziak txingoka gainditzen dira
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Bizi dugun garai hau markatuko duten gauzen artean daude hondartzan hainbat herritarrek bere inguruan marrazten dituzten zirkulu eta lauki horiek. Eskola garaian txingoka aritzen gineneko laukiak gogorarazten dizkidate. Orain, hondarretan egindako lauki horien barnean bakartuta, pertsonen arteko distantzia fisikoa errespetarazi nahi dute hondartzako erabiltzaileek. Baina Donostian, antza denez, haur jolasa balitz bezala, birusa txingoka laukiz lauki aurrera egiten ari da.


