Rotetako arrapala eta eskailera berriak ireki dituzte
Roteta kalearen eta Roteta Goikoa kalearen arteko plazatxoko sarbidea. Donostiako Udalak Altzako Roteta kalearen eta Roteta Goikoa kalearen arteko plazatxoko arrapala eta eskailerak berriak ireki ditu. Sarbideak ez ziren egokiak gurpildun aulkientzat eta haur kotxeentzat, eta udalak hobetu egin ditu. Lanek 36.000 euroko kostua izan dute, eta hiru asteko epean egin dituzte.


